EGUZKITZA HLHIren AURKEZPEN BIDEOA


 

EGUZKITZA HLHI

D EREDUKO ESKOLA PUBLIKOA gara.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea izanik, 2 urtetik 12 urte arteko irakaskuntza eskaintza egiten dugu.
Horrez gain, Lehen Hezkuntzako gela egonkorra dugu.
Bi lerroko ikastetxea gara: bi gela ditugu maila bakoitzean.
Eguzkitza BHI da gure ikasleei, Belaskoenea HLHIko ikasleekin batera, DBHko ikasketak egiteko dagokien ikastetxea.

"KALITATEA HEZKUNTZAN" eta "SAREAN" elkarteetako kideak gara.

ESKOLAN BULTZATZEN DITUGUN PRINTZIPIOAK


·Ikaslearen garapen orekatua eta integrala
·Aniztasunaren errespetua
·Ikasle guztien inklusioa
·Guztion eskubideen errespetua
·Euskararen normalizazioa
·Hezkidetza eta genero-berdintasuna
·Hobekuntza eta berrikuntza, eguneroko errealitatera erantzuteko.
·Familien, ikasleen eta profesionalen arteko komunikazioa, parte hartzea eta lankidetza.
·Naturaren errespetua eta zaintza
·Eskola laikoa


METODOLOGIAREN  ARDATZ NAGUSIAK


Irakasleek sortutako Proiektu didaktikoen bidez lan egiten dugu.
Proiektu bakoitzean esperientzia eremu edota arlo guztiak integratzen saiatzen gara.
Metodologia honek ahalbideratzen du:
- Ikaslea ikaskuntzan inplikatzea
- Auto-ebaluazioa eta koebaluazioa erabiltzea
- Ikasleen autonomia sustatzea
- Ikasleen erritmo ezberdinak kontuan hartzea
- Berdinen arteko elkarreragina sustatzea
- Askotariko baliabide didaktikoak erabiltzea
- Ingurunearen aukerak aprobetxatzea
- Denbora eta espazioa malgutasunez antolatzea
- Familiak inplikatzea


ESKOLAN DITUGUN PROGRAMAK ETA PLANAK

· EUSKARA NORMALKUNTZA PLANA
· BIZIKIDETZA PLANA
· HEZKIDETZA PLANA
· TUTORITZA PLANA
· IKASKETA KOOPERATIBOA (IK-KI)
· BIKOTEKA IRAKURTZEN
· GU ERE BERTSOTAN
· ESKOLA 2.0
· ESKOLA BIDEA